Urdaneta Ikastetxeak Haur Hezkuntzatik Unibertsitateraino heltzen den hezkuntza eskaintzen du. Haur Hezkuntzako bi ikastetxe ditu berari atxikita: Bilboko San José – Urdaneta eta Getxoko El Carmen – Urdaneta, eta bertoko ikasleak zuzenean pasatzen dira Urdanetara euren zikloak amaitutakoan.
Bere estrategiari jarraituz, Ikastetxeak berrikuntzaren eta heziketa metodologia berrien alde egiten du, proiektuetan oinarritutako lana eta elkarrekiko lana erabiliz. Irakatsi-ikasteko prozesua egituratzeko zenbait proiektu ditu martxan: Proiektu hirueleduna, gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzan ezarrita dagoena; Zientzia eta Teknologia Proiektua, gai hauetan esperientziaren bitartezko irakaskuntzan oinarrituz, robotika eta programazioan prestakuntza emanez, eta maila guztietan IKT erabiliz; Balioetako Hezkuntza Proiektua, eta Aniztasunaren Trataera Plana.
Eukalitek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Urrezko Aintzatespena eman zion.
Urdaneta Ikastetxeak ikasleen hezkuntza osatzeko arreta berezia ematen dio kirolari. Horretan zenbait ezagutza ofizial izan ditu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Kirolaren Saria, gazteen artean kirola bultzatzeko egiten duen lanagatik.
Lauroeta Etorbidea 6
48180 Loiu
Bizkaia
colegio@colegiourdaneta.com
944533308
72Ikasgela
125Hezitzaileak
2015Ikasle
Hezkuntza maila
- Haur hezkuntza
- Lehen hezkuntza
- DBH
- Batxilergoa
- Heziketa Berezia
Hizkuntza eredua
- A eredua
- B eredua
Zerbitzuak
- Autobusa
- Jangela
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Goizeko gela