Eraldatuz
Hezkuntzaren helburu eta xede diren oinarrizko konpetentziak erdiesteko diseinaturiko programa.
Egitasmoaren helburua ikasleek hezkuntza-xedeak erdiestea eta bizitzako esparru eta egoera ugaritan moldatzen jakitea da, eta, horretarako, ikasleen garapen integrala sustatu nahi da, kultura-elementuen alfabetizazio egokian, bizitzarako prestakuntza doian eta ikasten jarraitzeko jarreran ikus daitekeena.
Harvardeko Zero Proiektuaren proposamen pedagogikoekin uztartzen dugu Heziberri.
Hezkuntzaren helburuak edo xedeak oinarrizko konpetentziak erdiestean lortzen dira. Proiektuak bi motatako konpetentziak aurkezten ditu: oinarrizko zeharkakoak, esparru guztietan landu eta bizitza osorako garapena ahalbidetzen dutenak, eta oinarrizko diziplinarteko edo berariazko konpetentziak, batik bat jakintza-arloen garapena sustatzen dutenak. Horiek guztiak bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzuteko eta sortutako arazoak egoki konpontzeko oinarri dira.
ERALDATUZ proiektuak konpetentziak “arazo-egoeren” bidez lantzea proposatzen du, hots, ikasleen bizitzari loturiko eta modu egoki eta eraginkorrean erantzutea eskatzen duten hezkuntza-esperientzia zehatzen bidez. “Arazo-egoeretatik” abiatuta, ERALDATUZ proiektuaren barruan Heziberri eta Harvardeko Zero Proiektuaren proposamen pedagogikoak uztartzen dira, Visible Thinking, Ulermenerako Irakaskuntza eta Adimen Anitzak, hain zuzen ere.