Kirola eta Osasuna
Kirola sustatzea baloreetan oinarritutako hezkuntzarako tresna eta bizimodu osasungarriaren promozio gisa.
Ikastetxeari zuzendutako programa da, ez soilik irakasleei, baizik eta ikastetxeko intereseko talde nagusiengan du eragina: ikasleak, familia eta ikastetxeko langileak.
Ikastetexea eraldatzeko proiektua izatea sustatu nahi da;
izan ere, gizarteak aurre egin behar dien arazoak jorratzen ditu, hala nola, gizentasuna eta sedentarismoa, elikatzeko ohitura txarrak, eta eskolako jazarpena.
Hona hemen proiektuaren 4 ardatz nagusiak:
- Elikadura
- Jarduera fisikoa
- Higienea eta osasuna
- Aisialdi osasungarria
Epe laburrerako, erdirako eta luzerako onurak eskaintzen ditu: ikastetxeko giroaren hobekuntza, jazarpenaren prebentzioa, berdintasunaren eta aniztasunaren promozioa, arlo akademikoaren etekinaren areagotzea, koordinazio eta komunikazioaren hobekuntza, pertsonen eta ikasleen motibazioa…