Aukera jardunaldia 2019-20: Ikasturterako erronka eta aukera tekno-pedagogikoak

Norentzat
Hezitzaileak
Gaia
Aukera
Data
7 ekaina
Ordutegia
09:30 - 13:30
Lekua
Maristak - Durango
Izena eman

Dagoeneko ikasturtearen balantzea egiten ari bazarete 2019-2020 ikasturtea antolatze aldera, datorren ekainaren 7an Maristak Durangon egingo den auKEra jardunaldian parte hartzera animatzen zaituztegu.

Aditu panel bat, mahai inguru bat eta ikasteko tailerrak dira proposatzen dizuegun errezeta; zuen orain arteko birtualizazio prozesuan izandako esperientziak, galderak eta lorpenak partekatzeko aukera paregabea.

EGITARAUA:

9:30h-9:45h: Ongietorria.
9:45h- 10:30h: Hitzaldia: “Bazen behin troiar zintzo bat” (Juan Miguel Muñoz, UOC y ODITE).

10:30h-11:00h: Hitzaldia: “Non gaude eta norantz goaz ikastetxearen birtualizazio prozesuan?” (Amaia Arana, Educontic).
11:00h-11:30h: Atsedenaldia
11:30h-12:00h: Mahai ingurua: Etorkizuneko erronka tekno-pedagogikoak.
12:00h-12:30h: 1. tailerra: Blocksi Chromebook kudeatu eta kontrolatzeko. Nola erabili eta esperientzia praktikoak.
12:30h-13:00: 2. tailerra: Intunes Windowseko ekipamenduak kudeatu eta administratzeko. Nola erabili eta esperientzia praktikoak.
13:00-13:20- Hitzaldia “Nobedade Teknologikoak 2019-2020” (Oscar Fernandes, Xenon).
13:20-13:30-Agurra eta itxiera.