Hezitzaileak
8.000 hezitzaile baino gehiago dira Kristau Eskolaren parte.
Ezagutzen krofratua prestatzen duten hezitzaileak. Gure ikasleei laguntzen diete pertsona osatu bat zimendatzeko prozesuan, arlo intelektualean eta emozionalean.

Ikas-irakaskuntzako prozesuetan baliabide teknologikoen erabilera areagotu eta orokortu nahi da sareko ikastetxeen aurrerapen trinkoa sustatzeko.
AUKERA egitasmoak birtualizazio-prozesua bermatzeko laguntza eskeintzen die sareko ikastetxe guztiei. Horretarako, erronka konplexuak eta ilusioz beterikoak eskeintzen dizkie arrakasta erdiesteko funtsezko oinarria gisa. AUKERA ekimenak KRISTAU ESKOLAren sareko ikastetxe guztien aurrerapen trinkoa bultzatu nahi du, ikas-irakaskuntzako prozesuetan baliabide teknologikoen erabilera…

Eleaniztasunaren, hizkuntza trataera bateratuaren eta konpetentzia linguistikoaren bermea.
Aniztu Kristau Eskolak eleaniztasun erreala sustatzeko sortu duen proiektu orokorra da. Ikastetxe bakoitzaren errealitate soziolinguistikotik abiatu eta hizkuntzen tratamendu bateratuan oinarritutako hizkuntza-proiektuak aintzat hartuta, mailaz maila eleaniztasunerako emaitzarik onenak lortu nahi dira. Ikasleek zenbat eta esperientzia linguistiko handiagoa izan, orduan…

Adimen emozionalaren garapena ezinbestekoa da gure hezkuntza-proiektuaren bila ari den pertsonaren hazkuntza integralerako.
Alde batetik, pertsonaren barne dimentsioan, ezagutza, motibazioa eta norberaren erregulazioa lantzen dira. Bestetik, pertsonen arteko dimentsioan, gainerakoekiko harreman positiboak eta bizikidetza positiboa izatea lantzen dira. Hartara, metodologia berriak arrakasta eta probetxu handiagoz sustatzea, bullyingari aurre hartzea, eskola inklusiboagoa izatea lortuko…

Hezkuntzaren helburu eta xede diren oinarrizko konpetentziak erdiesteko diseinaturiko programa.
Egitasmoaren helburua ikasleek hezkuntza-xedeak erdiestea eta bizitzako esparru eta egoera ugaritan moldatzen jakitea da, eta, horretarako, ikasleen garapen integrala sustatu nahi da, kultura-elementuen alfabetizazio egokian, bizitzarako prestakuntza doian eta ikasten jarraitzeko jarreran ikus daitekeena. Harvardeko Zero Proiektuaren proposamen pedagogikoekin uztartzen…
Kirola sustatzea baloreetan oinarritutako hezkuntzarako tresna eta bizimodu osasungarriaren promozio gisa.
Ikastetxeari zuzendutako programa da, ez soilik irakasleei, baizik eta ikastetxeko intereseko talde nagusiengan du eragina: ikasleak, familia eta ikastetxeko langileak. Ikastetexea eraldatzeko proiektua izatea sustatu nahi da; izan ere, gizarteak aurre egin behar dien arazoak jorratzen ditu, hala nola, gizentasuna…

Familiak eta ikastetxea, bat eginda hezten.
Gurasoak ere badira hezkuntzaren zimendu. Heziketa familia bakoitzean hasten da. Kristau Eskolan ikastetxearen eta familien arteko interkomunikazioa arina izatea bilatzen dugu. Interkomunikazio horrek gurasoak inplikatzera gonbidatzen ditu, familiak eta eskolak lotzen dituen programa baten bitartez. Zertarako balio du Hurbilean…

Gida eta akonpanamendu zerbitzua nazioartekoratze proiektuetan, Erasmus+.
Kristau Eskolaren nazioartekotze plana bizi dugun eta gure ikasleek bizi duten, eta batez ere, biziko duten garaiarekiko erantzun natural gisa sortu zen. Dena dela, ingurura egokitzeko erantzunaz haratago, errealitate anitz eta global batera ireki izanak bide hori egiten duten pertsonei…
Helburua hezkuntza bikaintasuna lortzea da gure ikastetxe eta erakundeetan.
Alor ezberdinak jorratuz batetik, horien artean: hezkuntza-berrikuntza, konpetentzietan oinarritutako curriculumaren garapena, ikastetxeen birtualizazioa, eleaniztasunaren ezarpen koherentea, ikaskuntza-prozesuaren pertsonalizazioa, hezkuntza-premia bereziekiko arreta, zuzendaritzaren profesionalizazioaren garapena eta pertsonen kudeaketa aurreratua. Bestetik, berrikuntza pedagogikorako behatoki izanik. Kristau Eskolak hezkuntzari loturiko joera eta jarduerak…
Zuzeneko aholkularitza gisa, edota modu orokorrean gauzatzen den zerbitzua, kasu bakoitzera egokituta.
Kristau Eskolako sail juridikoak, bazkideei aholkularitza eta laguntza eskaintzen die indarreko araudiari eta ikastetxeetako funtzionamenduari buruzko gaietan. Aldi berrean, erakundean bertan sortzen diren beharrei erantzuten dio. Guztiontzako zerbitzu profesional juridikoa da. Bi funtzio betetzen dituena batik bat: Informazioa eta aholkularitza.…
Eskolako arlo pastoraletik, arlo pastoralaren baitako eskolara.
Gure xedea ikastetxeei beren misio ebanjelizatzailean babestea da. Horretarako, Pastoraltza proiektua daukagu, pertsonen garapen integrala sustatzen duena. Hartara, kristau izaerako proiektuak proposatu eta Hezkuntza Proiektuaren garapenarekin konprometitutako hezkuntza-komunitateetan elkartzen ditugu hezitzaileak. Zerbitzu horri esker, Kristau Eskolak humanismo kristauaren eramaile bihurtu…

Kristau Eskolak sorturiko fundazioa da sareko hainbat ikastetxeri bultzada, estaldura eta laguntza emateko.
Tresna estrategiko gisa sortzen da Kristau Eskolaren hezkuntza proiektu pastoralen jarraikortasuna bermatzeko, ikastetxeren batek horren beharra izan ezkero, Bidaide Fundaziora batuaz egin dezan. Bidaide Fundazioak ikastetxe sare batean integratzeko aukera ematen du, hezkuntza proiektu bakoitza taldearen laguntzari esker indartzen delarik.…

Hezkuntza sektorean espezializatutako aholkularitza laborala, fiskala eta kontablea.
Ikastetxe bakoitzaren behar zehatzei hurbiltzeko bokazioa dugu, kalitate gorena ardatz. Izan ere, Kristau Eskola taldeko kide garen heinean, gure misioa, aholkularitzako zerbitzurik onenak eskaintzeaz gain, gure sareko hezkuntza zentroen kudeaketa modu aktiboan laguntzea baita. Hezkuntza sektorean espezializatutako aholkularitza laborala, fiskala…