Vitoria / Gasteiz
Presentación de María
0-20 urte bitarteko Ikastetxea. Haurtzandegitik hasi eta Lanbide Heziketa bitartekoa
Webgunean sartuPresentación de María bizirik dagoen ikastetxe dinamiko eta berritzailea gara, etengabeko eraldaketan dagoena errealitate sozial berrietara moldatzeko eta sortzen diren eskabideei eta beharrei erantzun egokia eman ahal izateko.
Gure hezkuntza-ereduaren ardatza konpetentzien garapena da, bizitzarako trebetasunak entrenatuz eta arreta indibidualizatua emanez, eraginkortasunez eta erantzukizunez egoerak edo eginkizunak ebazteko gai izan daitezen, guretzat hezitzea gizarteratzea baita.
Horretarako bultzatzen eta gauzatzen dugu: Bizipenetan oinarritutako metodologia, eginez egiten irakasten duena. Autonomoa, bere ikaskuntzaren protagonista aktibo bezala ikaslea kokatzen duena.
Sozializatzailea, sarean bizi eta lan egiteaz gain bere taldeaz arduratzen irakasten duena.
Eleanitza, hizkuntzaren erabilera-eremu ezberdinetan, modu eraginkorrean komunikatzeko ahalmena duena. Berritzailea eta mediatikoa, tresna informatiko eta elkarreragileak erabiltzen dituena, komunikabideen kulturan bizi izateko, eta sare sozialen munduan era arduratsu eta osasuntsu batean elkarbizitzako. Jakintza-alorrartekoa, hezkuntza formala eta hezkuntza ez formala lotzen duena (ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa, kirola, aisia, udalekuak, kanpamenduak…) Tutoretza-gidatzailea, hezitzailearen funtzio sozializatzailea, pertsonalizatua eta konpetentziala eratzen duena. Emozionala, emozioak onartzen eta dagokion kudeaketa egiten irakasten duena bizitza zoriontsua lortzeko.
C/ Cruz Blanca 4
01012 Vitoria / Gasteiz
Araba
secretaria.vitoria@presentaciondemaria.org
945217394
42Ikasgela
72Hezitzaileak
958Ikasle
Hezkuntza maila
- Haur hezkuntza
- Lehen hezkuntza
- DBH
- Batxilergoa
- Lanbide heziketa
- Heziketa Berezia
Hizkuntza eredua
- B eredua
- D eredua
Zerbitzuak
- Udalekuak
- Jangela
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Goizeko gela
- Aisialdia