21 urtarrila, 2022

Blog KE Innova

Prestakuntza eman, nahi duen pertsona izan dadin. Prestakuntza eman, nahi duzun pertsona izan dadin.

Kristau Eskolaren sorreratik, pertsona egon da gure jardueraren erdigunean, eta zentzua eman dio gure lanari. Gure lanaren bidez, haur bakoitza prestatzen dugu eta bere garapen osoan laguntzen diogu, dituen hezkuntza beharrei adi egonez, ekitatez eta aukera berdintasunean.’- Agustin Eizagirre, Kristau Eskolaren zuzendariorde nagusia.

Gaur egungoa bezalako gizarte aldakor batean, guk, gurasook eta hezitzaileok, erantzukizun handia dugu. Azkartasun, aldaketa eta ziurgabetasun garaiak bizi ditugu, eta, hortik sortzen diren erronka eta aukera berriek, beste behin ere, proban jartzen dute gizakiaren gaitasuna errealitate berri horiei erantzuteko.

Zalantzarik gabe, pandemia da erronka horietako bat, eta lehentasunak birplanteatzera behartu gaitu. Denok aldarazi gaitu. Bizitza ikusteko eta bizitzeko dugun modua aldarazi ditu. Testuinguru berri honetan, inoiz baino gehiago, pertsona osoak eta eskola curriculumetik harago bizitzeko prestatuak behar dira.

Eta egoera horretan, berrikuntzaren aldeko apustua indartuta atera da, gizartea eraikitzeko elementu erabakigarria den aldetik. Berrikuntza horri esker, banakako eta taldeko ikaskuntza metodologiak erabil ditzakegu. Gure ikasleek eskolaz harago beren gaitasun guztiak garatu eta etorkizunean erabili ahal izateko konpetentziak eskuratu ditzaten.

Pertsona erdigunean

Baina kontua ez da besterik gabe berrikuntzak egitea. Pertsona erdigunean jartzea baizik. Eta horixe da, hain zuzen ere, gure ereduak eskaintzen duena. Pertsonak trebatzea gizaki gisa nahiz maila intelektualean, ezagutzen mailan nahiz maila emozionalean. Izan ere, gure hezkuntza proiektuak helburu irmo bat du: pertsona osoen prestakuntzarekin konprometitutako hezkuntza eskaintzea, gure gizartearen etorkizunari laguntzeko.

Baina ezin dugu ahaztu pertsona bakoitza berdingabea dela. Pertsona bakoitzak potentzial bat duela. Bokazio bat. Nahi batzuk. Izateko modu bat. Eta hezkuntza pertsonalizatu behar dela, norberaren trebetasunak bultzatzeko.

Ildo horretan, ikasle bakoitzari laguntzen diogu, zer izan daitekeen jakin dezan. Eta sortzen ditugun hezkuntza inguruneetan ez da epaitzen, baizik, ulertu egiten da; eta hutsak eta akatsak ikasteko aukera gisa hartzen dira. Gure hezkuntza inguruneetan, pertsonaren dimentsio guztiak zaintzen dira: intelektuala, fisikoa, emozionala, psikologikoa eta espirituala. Hazkunde prozesua eta adimen anitzak kontuan hartuta, eta hezkuntza emozionalari eta gure hezkuntza proposamenari garrantzia emanez.

Ikaslearen garapen osoa

Horrela bakarrik prestatu ahal izango ditugu elkarrekin bizitzeko, gizartean garatzeko, hitz egiteko eta entzuteko gai diren pertsonak. Pertsona arduratsuak, etikoak eta sozialki ekintzaileak, seguruak, osoak eta zoriontsuak. Emozionalki nahiz intelektualki osoak diren pertsonak. Bizitzen eta elkarrekin bizitzen dakitenak.

Izan ere, hezkuntzak, arrazoiak ez ezik, bihotzak ere prestatzen ditu.

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu