Donostia / San Sebastián

Larramendi Ikastetxea

0 urtetik 18 urte bitarteko elizbarrutiko ikastetxea

Webgunean sartu

Larramendi Donostiako Seminarioan kokatua dagoen elizbarrutiko ikastetxea da eta 0 urtetik 18 urtera bitarteko heziketa eskaintzen du. Gure ikurra, balore eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza da; ikasleak, gizarte honetako kide eraginkor izan daitezen, beraien garapen integrala bultzatzen dugu. çHori lortzeko proiektu bitartez egiten dugu lan, ikasleen arteko partaidetza, talde lana, sormena eta erantzukizuna sustatuz. Proiektu hauetako batzuek izaera soziala dute eta ikasketa-zerbitzu metodologian oinarritzen dira. Era horretan, ikasleek herritartasuna eta ekimena bezalako konpetentziak lantzen dituzte.

Teknologia digitalak gure eguneroko lanean ezinbesteko tresna dira. Hauen bidez, ikasleek beraien ezagutza eta auto-ikasketa kudeatzen dute, informazio eta aukera anitzak eskuratuz.

Hizkuntzak, hezkuntza sendo baten oinarri izan behar direla ulertzen dugu Larramendin. Horregatik gure hizkuntz proiektua eleanitza da eta 2 urtetik aurrera ingeleraz, euskaraz eta gazteleraz lan egiten dugu.

Heriz Pasealekua 79-82
20008 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa

943213922

27Ikasgela

45Hezitzaileak

590Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Autobusa
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela
LARRAMENDI BIDEAN. MARKO PEDAGOGIKO- PASTORAL BERRIA
donostia
LARRAMENDI BIDEAN 1.1. Ongizatera bidean. ELIKEL...
Leer más

Haurrak goxotasunez hezten ditugu, egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiten ikas dezaten. Umeen berezitasunak kontutan hartuz, bakoitzaren gaitasunak indartzen ditugu. Beraien lehenengo irakasle edo “andereñoak” gara eta honek suposatzen duen erantzukizunak motibatzen gaitu gure eguneroko lanean.

Ane Iturriza, Irakaslea

Hemos recorrido un camino lleno de pequeños logros y dificultades con nuestros jóvenes; es una satisfacción ver hasta dónde llegan. Los profesores recibimos un precioso regalo a lo largo de este recorrido: nos hacen sentir compañeros de viaje.

Maite Sáenz, Ikaslea

Banda eta klaseak gustatzen zaizkit. Banda musika asko gustatzen zaidalako, gauza asko ikasi dut eta nire burua ezagutzen lagundu dit. Klaseak ere gustatzen zaizkit, arazoren bat daukazunean irakasleak beti laguntzeko prest daude. Nire ustez, Larramendik segurtasuna eman dit eta nire izaera hobetu du.

Santiago San Martin, Ikaslea