Edozein kontsulta baduzu, idatz iezaguzu ondorengo emailera kristaueskola@kristaueskola.eus
Ikasle, familia eta ikastetxeentzako informazioa, Covid-19ren krisiaren aurrean

Pandemia honek hezkuntza sistema osoan eta Kristau Eskolako ikastetxe bakoitzean, eta irakasleen, ikasleen eta, jakina, familien egunerokoan sortutako egoerak dakarren erronkaz jabetzen gara.
Une honetan, erronka zaila dugu, ezbairik gabe, hezkuntza mailan. Proba bat da, gure jarduera berrasmatzea eskatzen duena, aparteko testuinguru honetan Kristau Eskolaren haur guztien prestakuntza beharrei erantzuteko. Elkarrekin egingo diogu aurre erronka honi, eta elkarrekin gaindituko dugu.
Halere, prestakuntza akademikoaz harago, gaur, beste inoiz baino gehiago, zentzua hartzen du munduaz eta gizarteaz dugun ikuspegiak. Gurea balioetan oinarritutako hezkuntza bat bada, egoera honek, zalantzarik ez izan, probatuko ditu. Elkartasunak, komunitate sentimenduak, erantzukizunak, inplikazioak… presente egon behar dute egun hauetan. Gainera, Pastoralaren proposamenen bidez, gure aletxoa jarri nahi dugu guztiok indartzeko momentu hauetan.
Ongi pentsatuz gero, egoera hau aukera bat da zuen seme-alabak pertsona oso gisa hazteko. Horrez gain, haziko dira ere erantzukizun pertsonalean, ordenan eta denbora aprobetxatzeko ohituretan. Egun hauek, azken batean, familiako bizitza indartzen ere lagunduko digute.

Hezkuntza lana online
Une honetan hezkuntza lana egiten jarraitzeko baliabide guztiak eskura izatea ezinbestekoa da gure irakasleentzat.
Hemen eskolak emateko beharrezkoak diren zenbait tresna eta eduki aurkituko dituzu. Online eskolak abian jartzeko oinarrizko kit batetik hasita, zure ikasleen curriculum ofizialaren irakasgai bakoitzerako baliabide espezifikoetara.
* OHARRA: Piktoidazketako baliabideetara sartzeko, aarostegi@kristaueskola.eus emailera eskaera bat egin behar da
Familientzako baliabideak
Lagundu, entretenitu, estimulatu… eta askoz gehiago.
Hori guztia egiteko, familiek eta hezitzaileek beharrezko laguntza guztia izan dezazuen nahi dugu. Egunero zuei laguntzeko hezkuntza eta aisialdi baliabide berriak partekatuko ditugu: ipuinak, bideoak, jolasak, sormen ideiak…

Ingelesa etxetik
Jarraitu etxetik ingelesa ikasten, irakasle eta ikasle gisa aurrera egiten jarrai dezazun eskura jarriko dizkizugun edukien eta baliabideen bidez.
Eta, Cambridgeko hurrengo azterketetarako –First for Schools eta/edo Advanced– prestatzen ari bazara, ariketak izango dituzu konpetentzia guztiak prestatzeko: writing, speaking, listening y use of english).
* OHARRA: Ahozko online klaseetara sartzeko, cambridge@kristaueskola.eus emailera eskaera bat egin behar da
Zuzenbide- eta ekonomia-arloak
Lan eta ekonomia arlo juridikoari buruzko informazioa eta laguntza.
Alarma egoerak arau, agindu eta prozedura batzuk ezarri dizkie ikastetxeei eta haien titularrei, kontuan hartu beharrekoak erabakiak hartzean eta prozedurak ezartzean. Hona hemen laburbilduta jakin behar den garrantzitsuena.